XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indarrak higiduraren aldaketen kausa gisa

Gogora dezagun indarraren definizioak honela dioela: indarra, gorputz baten forma, higiduraren norabidea edo abiadura alda dezakeen zernahi kausa da.

Inertziaren printzipioa

Galileok, 5. Aktibitatekoen antzeko esperimentu eta arrazoibideetatik hasita, ondoko konklusio hauek atera zituen: ezein indarren eraginik jasaten ez duen gorputza, geldirik egongo da lehendik hala baldin bazegoen eta bere abiadurari eutsiko dio higiduran bazebilen, ez baitago inolako arrazoirik kontrakoa gertatzeko.

Ia berrogeita hamar urte geroago, Newtonek, askoren ustez gizateriako zientzilaririk handienak, Galileoren ideiak bildu eta berriro idatzi zituen, honela, inertziaren printzipioa ezarriz:

Geldirik dagoen gorputz oro ez da higituko edo higitzen ari dena beti ere abiadura konstantez higituko da, indarren baten eraginak aldatzera behartzen ez badu behintzat.

Printzipio honen arabera, ez da beharrezkoa indarren baten eragina gorputzaren gainean berau higiduran mantentzeko, erabat alderantziz baizik.

Beharrezkoa da indar bat higitzen den gorputzaren abiadura, norabidea edo norantza aldatzeko.

Esperientzia honetatik eta antzeko beste askotatik hasiz, higidurari dagokion indarraren definizioaren atala egiaztatzen da:

Indarra higidura-aldaketaren kausa gisa gorputz baten higiduran edozein motatako aldaketa eragiten duen ekintza da.

Higidura indar ordezkariaren norabidean gertatzen al da beti? Zer gertatzen da, v abiadura jakin batekin higitzen den objektu baten gainean F indar bat aplikatzen badugu?

- Indarrak abiaduraren norabide bera badarama, gehitu ala gutxitu egingo da abiadura?

- Norabide berean eta abiaduraren kontrako norantzan bultzatzen badugu, gehitu ala gutxitu egingo da? Zer gertatuko da objektua gelditu ondoren?

- Ezein indarrek eraginik ez badu, gehitu ala gutxitu egingo da?

Ikasturte honetan aztertuko ez badugu ere, bada beste posibilitate bat ere emaitza interesgarriekin. Saia zaitez zer gertatzen den iragartzen:

- Indarra abiadurarekiko pependikularra baldin bada une batez soilik, zer gertatuko da? Eta indarra konstanteki perpendikularra bada abiadurarekiko, zer gertatuko dela esango zenuke?

- Arkuaz jaurtita hegan doan geziaren gainean bi indarrek eragiten dute: grabitateak beherantz eta airearekin marruskadurak higiduraren kontrako norantzan. Marraztu geziaren ibilbidea lurrera erortzen den arte. Nola izango da ibilbidea marruskadurarik ez badago? Eta grabitaterik ez badago? Eta marruskadurarik eta grabitaterik ez badago?

Galileo Galilei. Astronomo eta fisikari italiarra (1564-1642).

- Adierazi zein indar edo indarrek bultzatzen duten tiragomaz jaurtitako harria: gomekin kontaktuan aurkitzen den bitartean; libreki hegan egiten duenean.

- Adierazi ondoko indarren ondorioak higiduran doazen objektuen gainean:

- Erantzun eta eztabaida ezazu aktibitate hau lagunarekin:

Dorrearen puntatik objektu bat jaurtitzen da horizontalki abiadura, v, jakin batekin. Objektu honen gainean eragina duen indar bakarra, aipaturiko objektua Lurraren erdirantz erakartzen duen grabitatea da (alde batera uzten dugu marruskadura). Marraztu objektuaren ibilbidea gero eta abiadura handiagoz jaurtitzen dugula suposatuz.

Marraztu ditugu hiru lehen jaurtiketak Jarraitu, jaurtiketa bakoitzean abiadura gehituz.